Ongi etorri Gorputz Heziketa irakasleen webgune berrira!

erreleboakAsmoa gure lana erraztuko duen gune bat sortzea izan da; arloaren inguruan sortzen den informazioa zabaltzeko leiho bat, gure esperientziak trukatzeko aukera emango digun leku bat, kezka eta arazoak konpartitzeko gunea, elkarren artean gehiago ezagutzeko baliabidea...

Guzti hau aurrera eramateko eta bizirik irauteko zuen laguntza ezinbestekoa da. Guk lorategia zabaldu dugu, zuen lana hau lorez betetzea litzake...

 

 

MUGIMENT. Jarduera Fisikoa Sustatzeko Egitasmoa

  • 2018/02/19 |
  • BNko GH aholkularia

Euskal gizarte aktiboa lortzeko egitasmoa. Jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko ekimenak bateratzen ditu, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna emanez.

Jarduera fisikoa puri-purian dagoela ezin ukatu, ezta jarduera fisikoa eta kirola onuragarriak direla arlo fisikoan, mentalean eta emozionalean ere. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) berak 2010ean gomendio batzuk eman zituen jarduera fisikoaren gainean. Haatik, gomendio horiek ez ditugu askotan betetzen.

Esaterako, hona 5-17 urte bitarteko gazteentzat OMEk jarduera fisikoa, egunero eta gutxienez, 60 minutuz egitea aholkatzen du, intentsitate bizian edo moderatuan. Dena dela, 60 minututik gorako aktibitateak onura handiagoa ekarriko diola osasunari aipatzen du, baita, gutxienez, astean 3 aldiz hezur eta giharrak indartzeko jarduera biziak ere.

Alabaina jarduera fisikoak merezi duen tokia hartzen ari da. Ildo horri eutsi dio Mugiment egitasmoak. Bere xedea euskal gizarte aktiboa lortzea, jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko ekimenak bateratzen dituena; hots, egitasmoak pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna ematen die.

C:\Users\gmutuberria\Downloads\MGir1Txirrrindua.png


EGITASMOA EGITURATZEKO ARDATZA, MUGIMENT SAREAK

Mugiment sareetan egituratuta dago, hots, Mugiment sareak arlo arteko lantaldeak dira, helburuen artean jarduera fisikoa sustatzea dutenak. Sare hauek tokian-tokikoak dira eta Mugiment partaiderik izan behar dute sarea osatzen duten eragileen artean.

Sareak, jarduera guztiak antolatzeko oinarria izan daitezke. Komunitatearekin zuzenean harremanetan dauden gizartearen arlo ezberdinetako pertsonek ikuspegi aberatsago eta integralagoa eman diezagukete pertsona inaktiboen errealitate eta beharren inguruan.


ORIENTAZIO ZERBITZUAK

Mugiment egitasmoaren barruan Orientazio zerbitzuak ere badaude. Zerbitzu horiek pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzuak dira. Bertara gerturatu daitezke jarduera fisikoa egiteko behar duten aholkularitza, orientabidea eta laguntza jasotzera, beti ere, jarduera fisikoan aditua den pertsona baten eskutik, erregularki egiteko ohitura hartu arte.

ORAIN ARTEKO ESPERIENTZIAK

Orain arteko esperientziak nahiko aberasgarriak izan dira eta udalerri askotan jada hasi gara. Hezkuntza arloan Lourdesko Ama ikastetxeak, esaterako, apustu ikaragarria egin du Joera hau aldatzeko asmoz 2015etik Lehen hezkuntzan (LH) bikoiztu egin da Gorputz Hezkuntzako ordu kopurua eta Bigarren Hezkuntzan (DBH) ordu bat astean gehitu da.

Mugiment egitasmoan uste dugu gorputz hezkuntzako irakasleen papera oso garrantzitsua dela joera hau aldatzeko eta, bide batez, norabide horretan ekintzak egitera gonbidatu nahi ditugu hezkuntza arloan dauden pertsonak.