BERRIAK

BERRIAK

  "Klik" egin berri baten izenburuan informazio osoa ikusteko 

GH VI. Topaketaren Memoria

2017/09/28

 

GH VI. Topaketaren edukiak laburbilduta, bideoak, aurkezpenak eta beste material batzuekin

"La programación de la Educación Física escolar" (ekintza motor dominioen arabera)

2017/06/22

Berritzegune Nagusiak berriro eskaintzen duen ikastaro honen izen ematea zabalik dago

17/18 ikasturteko GH formazioak

2017/05/12

Hemen dituzu GHrekin erlazionatutako ikastaro desberdinak, Prest_Gararenak eta Berritzegune Nagusiarenak 17-18 ikasturterako.

Ekintza motor dominioen araberako GHko programazioaren aurkezpena Vitoria-Gasteizko Irakasle Eskolan eta HUHEZIn

2017/03/7

Itxaso Jaio, Miren Casado eta Pizti irakasleek aurkezten dute azken 10 urteetan garatutako GH programazioa didaktikoa Lehen Hezkuntzarako. Orain, hezkuntza komunitateari zabaltzeko asmoz, Pizti eta Itxaso Vitoria-Gasteizko Irakasle Eskolan eta Pizti eta Miren HUHEZIn egon dira irakasle berriengana helarazteko.

Dopinaren prebentzioa onlineko ikastaroa

2017/02/7

Berritzegune Nagusiak AEPSAD agentziarekin batera eskaintzen duen onlineko ikastaro honen izen ematea zabalik dago. 30rentzat baino ez dago lekurik; beraz, izena ematen duzuenaren ordenean onartuak izango zarete, beti ere, ikastetxe batean ikasturte honetan GH irakasten bazabiltzate  eta bigarren hezkuntzakoak lehenesten direlarik.
Izena emateko epea martxoaren 12ra arte zabalik egongo da.

LHko 2. zikloaren Programazio Eredua

2016/12/5

Heldu da 2007an martxan jarri zen GHko programazio bateratu baten eredua  Lehen Hezkuntzako 2. ziklorako.
Aurreko ikasturteko R400 ikastaroan,  zortzi GH irakasleek LH2. ziklorako 18 unitate didaktiko, sei maila bakoitzean, egin eta denon eskura jarri dituzte. ESKERRIK ASKO lan horretan parte hartu duzuen guztioi!
Ikasturte honetan, 6 irakaslek dihardute R400 ikastaroan 1. zikloko unitateak egiten. Animo!

Kooperatzen ikasi, ikasten kooperatu Gorputz Hezkuntzan

2016/10/5

Berritzegune Nagusiak eskaintzen duen ikastaro honen izen ematea zabalik dago. 25rentzat baino ez dago lekurik; beraz, izena ematen duzuenaren ordenean onartuak izango zarete, beti ere, ikastetxe batean GH irakasten bazabiltzate ikasturte honetan.
Epea urriaren 28ra arte zabalik egongo da. Hortik aurrera baietatzeko edo erreserban zaudetela adierazteko posta elektroniko bat jasoko duzue. Adi! "SPAM" karpetan begiratu, badaezpadan.

GH emozionala ikastaroa

2016/09/15

Berritzegune Nagusiak eskaintzen duen ikastaro honen izen ematea zabalik dago. 25rentzat baino ez dago lekurik; beraz, izena ematen duzuenaren ordenean onartuak izango zarete, beti ere, ikastetxe batean GH irakasten bazabiltzate ikasturte honetan (bertara bidaliko litzateke zertifikatua baldin eta badagokizue).
Epea urriaren 7ra arte zabalik egongo da. Hortik aurrera baietatzeko edo erreserban zaudetela adierazteko posta elektroniko bat jasoko duzue. Adi! "SPAM" karpetan begiratu, badaezpadan.

2016/17ko Prest Gara 2. txanda

2016/09/14

2. txandan izen-ematea zabalik dago: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.

GH V. Topaketaren Memoria

2016/09/12

GH V. Topaketaren edukinak laburbilduta, zenbait baliabide digitalekin.

Laster zabalduko diren beste GH ikastaroak

2016/06/14

Gorputz Hezkuntza emozionala eta Gorputz Hezkuntza kooperatiboa

"La programación de la Educación Física en Primaria basada en los dominios de acción motriz"

2016/06/06

Berritzegune Nagusiak eskaintzen duen ikastaro honen izen ematea zabalik dago

Gorputz Hezkuntzako V. Topaketa

2016/05/25

Ekainaren 29an, Iurretako institutuan Euskadi mailan Gorputz Hezkuntzako V. Topaketa ospatuko da

Xabier Mendozaren esperientzia HEGapps V. topaketan

2016/04/21

Xabier Mendozak, Donostiako Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHIn GH irakasleak, lan bat aurkeztu du Vitoria-Gasteizeko HEGapps V. topaketan apirilaren 21ean.  

Lan hori bere GH klaseetan Googleren aplikazioekin egiten duen erabileraren inguruan izan zen.

Gorputz Hezkuntzako IV. Topaketa - 2015

2015/06/24

Gorputz Hezkuntzako irakasleen urteroko bilkura. Zer nolako Gorputz Hezkuntza nahi dugu?