Ongi etorri Gorputz Heziketa irakasleen webgunera!

  1. 2015/11/11

erreleboakAsmoa gure lana erraztuko duen gune bat sortzea izan da; arloaren inguruan sortzen den informazioa zabaltzeko leiho bat, gure esperientziak trukatzeko aukera emango digun leku bat, kezka eta arazoak konpartitzeko gunea, elkarren artean gehiago ezagutzeko baliabidea...

Guzti hau aurrera eramateko eta bizirik irauteko zuen laguntza ezinbestekoa da. Guk lorategia zabaldu dugu, zuen lana hau lorez betetzea litzake...

 

GH irakasleen VIII. Topaketaren Memoria

  • 2019/06/26 |
  • BNko GH aholkularia

GH irakakasleen VIII. Topaketa Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHIn izan da, 250 irakasle inguru bilduz. Hemen ikusi daitezke ponentzien kronikak, bideoak, bideoak, aurkezpenak eta beste material batzuk

Ekintza motor dominioen arabera programatu Heziketa Fisikoan. Victor López Pastor

Hemen ikusi dezakezue bere hitzaldiaren aurkezpena, bideoak eta krinika.

EKINTZA MOTOR DOMINIOEN ARABERA PROGRAMATU HEZIKETA FISIKOANVictor López Pastor

   Jardunaldi honetan Victor M. López Pastor izan dugu hizlari nagusia eta gai honetaz hitz egin du: zer eta nola programatu Heziketa Fisikoan ekintza motor dominioen arabera. Proposamen eta esperientziak berrikusi ditu adibideak emateko eta metodologia eta ebaluazioarekiko erlazioa azaltzeko.

  Hitzaldiaren kronika:

  Victor M. López Pastor.       Victor Lopez Pastor

 

Heziketa Fisikoan Doktore, Katedratikoa Segoviako Unibertsitatean, 21 ikerketa proiektuetako kidea, 30 libururen idazlea (bakarka eta taldean).

 

Lan-taldea osatu genuen Segovian orain dela 25 urte. Taldea ikerketa eta ekintzan oinarrituta dago eta Heziketa Fisikoko (HF) ikasmaila guztietako kideek parte hartzen dute.

 

Ekintza motorren dominioak orain dela 15 urte hasi ginen lantzen, gehien bat Alfredo Larrazek egindako ekarpenei esker.

 

Lan-taldean lanarekin hasteko planifikazio bat egiten dugu. Ondoren, proposamenak praktikan jartzen ditugu eta azkenik, beharrezkoak diren ekarpenak eta hobekuntzak txertatzen ditugu. Lan horri esker unitate didaktiko eraginkorrak sortu ditugu.


Ekintza motorren dominioen arabera programatzea Praxiologiatik dator. Praxiologia Pierre Parlebasek sortutako zientzia bat da eta jokabide motorretan oinarrituta dago.


Gaur egun, praxiologia gauza askotarako erabiltzen da baina nik zintzotasun osoarekin aitortu behar dut praxiologiako hainbat kontzeptu eta osagai zailak direla ulertzeko. Hala ere, HFan aplikazio oso egokia eskaintzen du ekintza motorren dominioen arabera programatzeko.

 

Irakurri osorik

 

LHko programazio bateratuaren eredu osoa. Alfredo Larraz eta SOHAT-ko Pizti Larrañaga eta Itsaso Jaio

Hemen ikusi dezakezue bere hitzaldiaren bideoa

    LHko programazio bateratua

 

“LHko PROGRAMAZIO BATERATUAREN EREDU OSOA”. Alfredo Larraz eta SOHAT-ko Pizti Larrañaga eta Itsaso Jaio.

   Alfredo Larrazek eta SOHATko partaideek hitz egin dute azken 12 urteetan eta GHko hainbat irakasleren partaidetzarekin  amaitu berri duten LHko programazio bateratuaren ereduaz. Halaber, falta ziren 1. mailako azken unitate didaktikoak partekatuko dituzte eta horrela, egindako lan erraldoi hau: 6 ikasturteko programazioa, 36 unitate didaktiko, 360 HF saio, milaka orri proposamen didaktikoz beteta eta irudiekin hornituta. Eskerrik asko!

Bide batez eta ustekabean, Alfredo Larraz-i omenalditxo bat egin diote bere laguntza eta ekarpenagatik azken urteetan. Agurra dantzan, txapela eta lore-sortarekin eskertu diote SOHATen izenean.

 

Larraz-i omenaldia

Larraz-i omenaldia
 

Alfredo Larraz-i omenaldia

 

LHko Programazio bateratuaren zenbait partaide

Programazio bateratuaren zenbait partaide

 

Jolas pizgarrien bilduma. Leioako GH mintegikideak: Pello Etxebarria, Aitor Aresti eta Alberto Barrio

Hemen ikusi dezakezue unitate didaktikoa eta jolas pizgarrien bilduma.

"JOLAS PIZGARRIEN BILDUMA". Pello Etxebarria, Aitor Aresti eta Alberto Barrio

   Leioako Berritzegunetik GH mintegiko Aitor Arestik, Alberto Barriok eta Peio Etxebarriak  aurkeztu digute aurten jorratu duten jolas pizgarrien bilduma, bakoitzak bideo batekin ikusteko zertan datzan praktikan, eta horietan oinarritutako unitate didaktikoa Heziberriren araberako planteamendu didaktikoarekin.

Herri-kirol kooperatiboak. Jon Ortuondo, Zigor Ortiz de Urbina, Imanol Janices, Paula Uria eta Egoitz Sienra

Hemen ikusi dezakezue "Herri-kirol kooperatiboakproiektuaren materialak.

Herri-kirol kooperatiboak

 

"HERRI-KIROL KOOPERATIBOAK" PROIEKTUA.

   Imanol Janicesek, Zigor Ortiz de Urbinak, Jon Ortuondok, Egoitz Sienrak eta Paula Uriak, GH irakasleek Herri-Kirolen unitate didaktiko bat aurkeztu dute.

Unitate didaktiko honetan Euskal Herri-Kiroleko multzo bat eraldatzen da ikasleei zuzendutako ikasketa kooperatiboko proposamen batean, LHko 5. mailatik DBHko 2. mailara praktikan jartzeko. Euskal Herri-Kirola (EHKa hemendik aurrera), eguneko zereginetan (nekazaritza, arrantza, etab.) egindako jardueretan du bere jatorria; halaber, hauek ere lotuta daude hiru elementu natural nagusietara: harria, lurra eta itsasoa. Praktika motor hauen izaera lehiakorra eta apustua, bere kanpoko logikako parte bezala, kiroletako modalitate hauen ezaugarri aipagarrienak dira. EHKaren funtsezko ezaugarrien bat den intentsitate fisiko altua mantenduz, jarduera hauetarako tradizionalki berezko lehia ezabatuko duen proposamen berri hau aurkezten digute. Honek EHKaren praktika posible egingo du paradigma kooperatiboaren barruan.

Lekeitioko ikastetxearen patio eraldaketaren proiektua. Xabier Iturbe

  

   Lekeitioko patio

   Kanpo espazioa eraldatzeko proiektua erakutsi digu Lekeitioko eskolako zuzendariak, Xabier Iturbek. Gai honen inguruan berak duen ikuspuntua ikusi ahal izan dugu eta zer nolako aldaketak ekarri dituen proiektu honek eskola komunitatean.

Hemen ikusi dezakezue bere itzaildian erabilitako aurkezpena.