BERRIAK

BERRIAK

  Klik egin berri baten izenburuan informazio osoa ikusteko 

GHko V. topaketa

Gorputz Hezkuntzako V. Topaketa

  • 2016/05/25 |
  • BNko GH aholkularia

Ekainaren 29an, Iurretako institutuan Euskadi mailan Gorputz Hezkuntzako V. Topaketa ospatuko da

Egun hori Gorputz Hezkuntzako irakasleen topa-gunea izanik eta azken urteetako esperientzian oinarrituz 120 bat irakasle elkartzea aurreikusten da.

Jardunaldiaren helburu nagusia da neurozientzien ekarpenak eta hezkuntza munduan  duten  eragina ezagutzea (neurohezkuntza). Ekarpen horiek giza garapenarako  akzio motorraren behar saihestezina frogatzen  eta justifikatzen dute. Ezaguera hauek eta baliabide metodologikoak gorputz-hezkuntzara ekartzeak gai honen balioa areagotzen du eta inoiz baino zentzu handiagoa ematen dio hezkuntza sistemaren barruan.

Topaketan ere, esperientzia eta bizipen profesionalak elkarrekin trukatzeko, ikuspegi berritzaileak eta prestakuntza proposamen berriak ezagutzeko aukera egongo da.

Topaketa eremu ezin hobea da GHko espezialistek kezkak elkarrekin argitzeko, hausnarketak bideratzeko, beste kideek garatutako lana ezagutzeko, beldurrak gainditzeko, lorpenak  behatzeko, akatsetatik ikasteko, berrikuntzak ezagutzeko eta elkarrekin arloko etorkizuna diseinatzeko. Hori guztia giro lasaian eta garrantzia emanez alde batetik, alderdi profesionalari eta bestetik, alderdi afektiboari. Topaketa hauen bidez garatzen diren harreman berriek, bide batez ikastetxeetako eguneroko lana errazago bihurtuko dutela sinesten baitugu.

Ez dago zalantzarik jardunaldia aukera paregabea dela hausnarketa pedagogikoa egiteko eta  profesional bezala garatzeko eta aberasteko. Aurten aukeratu den gai nagusia “Neuro-Hezkuntza Gorputz Hezkuntzan” da, eta gaia jorratzeko Laia Mestres izango da bertan. Horretaz gain, hainbat   kideen aurkezpenetan beste eduki edo gai batzuk ere jorratuko dira. Adibidez, Gorputz Hezkuntza inklusiboa, Xabier Leizaren eskutik, R400 ikastaroan egindako LH bigarren zikloko programazioa didaktikoa, baita GHko webgune berriaren aurkezpena ere.

Garbi ikusten dugu  gure eguneroko lanaren hausnarketaren eta ebaluazioaren ondorioz gure metodologia eraiki eta berritzeko aukerak sortuko ditugula.

Izena emateko klik egin hemen:

http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1570BGNC82

Laia Mestres

Egitaraua:

9:00. Sarrera: Joseba Cantalejo.
9:15. 
"Neuro-educación y Educación Física”. Laia Mestres 
11:30. Atsedena.
12:00. 
“La inclusividad en la Educación Física”. Xabier Leiza 
Esperientziak:
13:00. LH 2. ziklo programazioa (18 UD). R400 ikastaroko 8 partaideak.
13:30. GH Mintegietako esperientziak.
13:45. "www.gorputz-heziketa.hezkuntza.net" web berriaren aurkezpena. Joseba Cantalejo
14:00. Ebaluazioa eta agurra.


Prest Gara 16/17

2016-17ko Prest-Gara formazio eskaintza Gorputz Hezkuntzan

  • 2016/05/16 |
  • BNko GHa

IKASTAROAK: (gogoratu izena ematen dela zuen "irakasle.eus" kontutik)

908. Educación Física con el alumnado con discapacidad desde una perspectiva inclusiva

B10. Badmintona: baliabide motibagarria Gorputz Hezkuntzan


Xabier Mendozaren esperientzia HEGapps topaketetan

Xabier Mendozaren esperientzia HEGapps V. topaketan

  • 2016/04/21 |

Xabier Mendozak, Donostiako Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHIn GH irakasleak, lan bat aurkeztu du Vitoria-Gasteizeko HEGapps V. topaketan apirilaren 21ean.  

Lan hori bere GH klaseetan Googleren aplikazioekin egiten duen erabileraren inguruan izan zen.

Erabili daitezke Google Apps Gorputz Hezkuntzan? Gorputz Hezkuntzaren helburua irakasleak bizitza osorako ohitura osasungarriak bereganatzea da. Horretarako, Gmail, Blogger, YouTube, Google+, Drive, Classroom, Maps… erabiltzen ditugu.
Aplikazio hauen erabilpenak ikasleak bere lanaren protagonista bihurtzen dituzten metolologiak garatzea ahalbidetzen gaitu, modu honetan heziketa pertsonalizatuz.
Ordenagailuak eta mugikorrak erabilita, Google Apps-en erabilpena eta ikasleen iritzia azalduko dira. Esperientzia hau komunikabide desberdinetan argitaratu da, Europako TACCLE2 proiektua nabarmenduz.

kirolXabi HEGapps





Gorputz Hezkuntzako IV. Topaketa - 2015

Gorputz Hezkuntzako IV. Topaketa - 2015

  • 2015/06/24 |

Gorputz Hezkuntzako irakasleen urteroko bilkura. Zer nolako Gorputz Hezkuntza nahi dugu?

Ekainaren 24an, Iurretako institutuan Euskadi mailan Gorputz Hezkuntzako IV.topaketa ospatuko da. Egun hori Gorputz Hezkuntzako irakasleen topa-gunea izanik eta azken urteetako esperientzian oinarrituz 100 bat irakasle elkartzea aurreikusten da.

Jardunaldi horrek bere helburu nagusiena izango du espezialisten artean zer irakasten duten eta zer irakatsi nahi dutenaren inguruan hausnarketa bultzatzea. Kontuan izan behar da aurten Heziberri 2020 egitasmotik curriculumaren diseinu berria etorriko dela.

Topaketan ere, esperientzia eta bizipen profesionalak elkarrekin trukatzeko, proiektu berritzaileak eta prestakuntza proposamen berriak ezagutzeko aukera egongo da.

Topaketa eremu ezin hobea da GHko espezialistek kezkak elkarrekin argitzeko, hausnarketak bideratzeko, beste kideek garatutako lana ezagutzeko, beldurrak gainditzeko, lorpenak  behatzeko, akatsetatik ikasteko, berrikuntzak ezagutzeko eta elkarrekin arloko etorkizuna diseinatzeko. Hori guztia giro lasaian eta garrantzia emanez alde batetik, alderdi profesionalari eta bestetik, alderdi afektiboari. Topaketa hauen bidez garatzen diren harreman berriek, bide batez ikastetxeetako eguneroko lana errazago bihurtuko dutela sinesten baitugu.

Ez dago zalantzarik jardunaldia aukera paregabea dela hausnarketa pedagogikoa egiteko eta  profesional bezala garatzeko eta aberasteko. Aurten aukeratu den gai nagusia “ Zer nolako Gorputz Hezkuntza nahi dugu?” da, eta gaia jorratzeko Alfredo Larraz izango da bertan. Horretaz gain, hainbat   kideen aurkezpenetan beste eduki edo gai batzuk ere jorratuko dira. Adibidez erronka kooperatiboak, Artzikirola eta Contact dance.

Garbi ikusten dugu  gure eguneroko lanaren hausnarketaren eta ebaluazioaren ondorioz gure metodologia eraiki eta berritzeko aukerak sortuko ditugula.

Gorputz Hezkuntzako Topaketaren helburuak:

  • Hausnarketa, eztabaida eta ondorioak ezartzea GH-ko curriculumaren inguruan.
  • Gure inguruan egiten ari diren hainbat esperientzien berri izan.
  • Harreman eta trukaketa eremua erraztea Gorputz Hezkuntzako arloaren inguruan lan egiten duten kideen artean.        
  • Arloak dituen prestakuntza beharrak antzematea.
  • GHko espezialisten artean erlazio pertsonalak bultzatzea.

Argibide gehiago eta izena emateko jarraitu lotura.