BERRIAK

BERRIAK

  Klik egin berri baten izenburuan informazio osoa ikusteko 

GH emozionala

GH emozionala ikastaroa

  • 2016/09/15 |
  • BNko GH aholkularia

Berritzegune Nagusiak eskaintzen duen ikastaro honen izen ematea zabalik dago. 25rentzat baino ez dago lekurik; beraz, izena ematen duzuenaren ordenean onartuak izango zarete, beti ere, ikastetxe batean GH irakasten bazabiltzate ikasturte honetan (bertara bidaliko litzateke zertifikatua baldin eta badagokizue).
Epea urriaren 7ra arte zabalik egongo da. Hortik aurrera baietatzeko edo erreserban zaudetela adierazteko posta elektroniko bat jasoko duzue. Adi! "SPAM" karpetan begiratu, badaezpadan.

Helburua:

Aurkezten den programak helburu gisa du GH irakasleen konpetentzia emozionalak  garatzea.
Konpetentzia emozionalen garapenak ahalbidetzen du norberarekin eta gainontzekoekin hobeto egoteko zenbait tresna eskuratzea. Gainera,  bizikidetasun giroa eta ongizate-ingurunea sustatzen da.
Horrela nahi da ongizate hau kutsatzen ari dadila heziketa-komunitate guztia, bereziki ikasleei.

Edukiak:
Saio guztietan bizipen esperientziak ikusiko dira formazioaren etekinik handiena ziurtatzeko.

Lehengo moduluren zati batek Konferentzia-formatua izango du proposamenaren oinarri teorikoa adierazi ahal izateko.

   1. Modulua. Emozio kontzeptua, oinarrizko emozioo eta konpetentzia emozionaletako sailkapena.
Garun emozionala.
Konpetentzia soziala:
Talde-sorrerarako bizipen-dinamikak. Errespetua: saioaren buru nagusia.
Asertziozko komunikazio enpatikoa.
Portaera prosozial eta kooperatiboa.
  

   2. Modulua.
Kontzientzia emozionala:
Norberaren eta besteen identifikazio emozionala.
Erregulazio emozionala:
Prozesua: emozio – pentsamendua – akzioa.  Gorputzetik eta akzio motorretik aurrera erregulazio emozionaleko estrategiak.

   3. Modulua.
5 unetan oinarritutako GH-emozional proposamen globala bizipen mailan.
Autonomia emozionala:
Auto-estimua: Gizakiaren oinarri nagusia.
Bizitza-trebetasunak eta ongizatea:
ONGIZATE puskatxoak ONGIBIZITZEra iristeko.

Ebaluazioa:
Parte-hartzaileen ikasleei zuzendutako GHko proposamen emozionaleko bat prestatzea.
Bidaltzeko epea 2016.eko azaroaren 20a izango da
Google-Driveko  dokumentu bat prestatuko da sortutako materialak partaide guztien eskura egoteko.

Emalea:  Irene Pellicer

Data: urriaren 15 eta 16a

Ordutegia:  10etatik – 14etara (larunbata eta igandean) eta 15:30etik 19:30era (larunbatean soilik)

Tokia: (Berritzegune Nagusia) Elejabarri eskola (Bilbo).

Plazak: 25

Izena emateko epea: irailaren 15tik urriaren 7ra

Izena emateko: http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/inscripcion.php?codigo=1670BGNC21


2016/17ko Prest Gara 2. txanda

2016/17ko Prest Gara 2. txanda

  • 2016/09/14 |
  • BNko GH aholkularia

2. txandan izen-ematea zabalik dago: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.

Hauek dira Prest Garako GH ikastaroak:

  • Euskal Pilota (kodea 272)
  • Irristaketa (Kodea 281)
  • Malabareak (Kodea 285)

Informazio osoa ikusteko klikatu HEMEN


Prest Garako 1. txandako Bádminton (código B10) ikastaroan oraindik plaza librerik geratzen da. Webgunean jartzen duenaren arabera interesatuak Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzatik pasatu beharko luke.


GH V. Topaketaren Memoria

GH V. Topaketaren Memoria

  • 2016/09/12 |
  • BNko GH aholkularia

GH V. Topaketaren edukinak laburbilduta, zenbait baliabide digitalekin.

Egitaraua:

  • "Neuro-educación y Educación Física”. Laia Mestres 
  • LH 2. ziklo programazioaren aurkezpena (18 UD). Pizti Larrañaga eta Jabi Gorbea.
  • “La inclusividad en la Educación Física”. Xabier Leizea.
  • "www.gorputz-heziketa.hezkuntza.net" web berriaren aurkezpena. Joseba Cantalejo

"Neuro-educación y Educación Física". Laia Mestres

Laia Mestresek aurkeztu dizkigu neurozientzien ekarpenak eta hezkuntza munduan  duten  eragina (neurohezkuntza). Ekarpen horiek giza garapenarako  akzio motorraren beharra frogatzen  eta justifikatzen dute. Horrela, Gorputz Heziketa hezkuntzaren motorra izan liteke eskolan.

Hemen berriro ikus daiteke bere hitzaldia 5 bideotan banaduta:

1/5. Laia Mestres: Escuelas que se mueven. 10:19

 

2/5. Laia Mestres: Factores Neutroficos. 21:01

 

3/5. Laia Mestres: 3 NeuroTransmisores. 28:39

 

4/5. Laia Mestres: Actividad Física en Centros Educativos 34:17

 

5/5. Laia Mestres: Cambio y oportunidad 17:39

LH 2. ziklo programazioaren aurkezpena (18 UD). Pizti Larrañaga eta Jabi Gorbea

Jabi Gorbeak eta Pizti ditugu R400 ikastaroan aritu zirenen artean eta hemen ikusi dezakegu bertan prestatu zuten LHko 2. ziklorako GH programazioa didaktikoa (18 UD) eta lan hau borobiltzeko bizi izan dituztenen zailtasunak.

 

1/3. R-400 ikastaroan garatutako GH programazioa. 17:13

 

 

2/3. GHko Unitate Didaktikoak. 17:13

 

 

3/3. GH Programazio lanaren garapena. 17:13

"La inclusividad en la Educación Física". Xabier Leizea

Xabier Leizeak Gorputz hezkuntza barruko inklusioari buruz hitz egiten du. Horrela, azalduko digu zelan lagunduko dien irakasleei desgaitasunak dituzten ikasleak normaltasunez aritzeko GH saioetan, lan berriari ezker Kirolene erakundetik.

Zenbait bideo edukinak kendu dira erreproduzitzeko eskubideak ez zituelako. Horregatik, ponentzia barruan ikusi beharrean, bere aipamena egiten da.

1/3. La óptica inclusiva en la Educación Física.

2/3. "Por cuatro esquinitas de nada" bideoa ikusi zen.

3/3. Amaitzeko erreproduzitzeko baimenik ez duen bideo bat ikusi zen non GH praktika inklusiboaren adibidea agerian zegoen. Gainera, partaideen iritzi eta iradokizunak entzun ahal ziren.

 


Laster zabalduko diren beste GH ikastaroak

Laster zabalduko diren beste GH ikastaroak

  • 2016/06/14 |
  • BNko GHa

Gorputz Hezkuntza emozionala eta Gorputz Hezkuntza kooperatiboa


* Gorputz Hezkuntza emozionala.

Urriaren 15 eta 16a Bilboko Berritzegune Nagusian (Elejabarri eskolan). Emalea Irene Pellicer. 20 ordu.

* Gorputz Hezkuntza kooperatiboa.

Azaroaren asteburu batean Uribarri BHIn, Basaurin (Bizkaia). Emalea Jesús Vicente Ruiz Omeñaka. 20 ordu.

Gogoratu hilabete bat lehenago izena ematea zalbalduko dela Berritzegune Nagusiko ikastaroen orrian.



La programación de la Educación Física en Primaria basada en los dominios de acción motriz

"La programación de la Educación Física en Primaria basada en los dominios de acción motriz"

  • 2016/06/06 |
  • BNko GHa

Berritzegune Nagusiak eskaintzen duen ikastaro honen izen ematea zabalik dago

Helburua:
•    GH irakasleekin zenbait baliabide eta esperientziak partekatu ekintza motor domeinuen ikuspuntutik arloaren programazio didaktiko bat garatzeko
•    Irakasgaiaren programazioak bere alderdi erabakigarri batzuei buruzko gogoeta eskatzen du aurrez: proposamen kurrikularrean dagoen GH kontzeptua,  oinarrizko konpetentziei irakasgaiaren ekarpena, arloaren funtsezko edukiak, nola kokatu eta erabili kultura motorra, zein ikaskuntza-eredutan oinarritzen den, proposamen metodologikoak,  testuinguruaren analisia …
•    Ekintza motor domeinuek egoera motor homogeneoak biltzen dituztenez, tresna egokiak izango dira egoera motor guztiak antolatzeko eta haien bitartez programazioak egiteko eskolako GHan.

Edukiak:
•    Kultura motor eta eskolako  Gorputz Hezkuntza
•    Oinarrizko ikasketak
•    Kirol-, arte- eta espresio- jarduerak  fisiko guztien sailkapena domeinu desberdinetan.
•    GHren programazioa ekintza motor domeinuetan oinarrituta.
•    GH ikaskuntza ereduak eta hauen ondorioak ikasteko egoerak diseinatzean eta praktikara eramatean.
•    Unitate didaktikoa eta ikasteko egoera. Adibideak.
•    Lehen mailako klaseetan burututako kirol-jarduera fisiko eta artistiko desberdineko esperientzia adierazkorrak: atletismoa, gorputzaren adierazpena, borroka, badmintona, baloiarekin, kiroletako joko tradizionalekin, gorputzaren adierazpenarekin, dantza kolektiboekin, iraupen-eskiarekin kirol kolektiboetan, gimnastikan, orientazioan, hastea iraupen luzeko lasterketa...
•    Materialak eta dokumentazio ekarpena.

Ikastaroaren ekintzak:
•    Zuzeneko saioak  gelan izango dira baliabide desberdinen laguntzaz edukiak garatzeko (dokumentuak, proiekzioak, argazkiak eta bideoak).
•    Baloidun kirol-joko kolektiboei  buruzko ordu bat eta erdiko saio praktiko bat gimnasioan.
•    Unitate didaktiko baten garapena ikasitakoa aplikatzeko eta gero baliabide digitalean partekatzeko.

Data: 2016.eko irailaren 5ean eta 6ean
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik  18:30era
Izena emateko epea: Ekainaren 6etik 30era
Lehentasuna:  30 plaza Lehen Hezkuntzan aritzen diren GH irakasleak eta gero Bigarren Hezkuntzakoak.

Izena emateko: http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1670BGNC20

Tokia: Fray Juan de Zumarraga-Durango BHI