BERRIAK

BERRIAK

  Klik egin berri baten izenburuan informazio osoa ikusteko 

17/18 ikasturteko GH formazioak

17/18 ikasturteko GH formazioak

  • 2017/05/12 |
  • BNko GH aholkularia

Hemen dituzu GHrekin erlazionatutako ikastaro desberdinak, Prest_Gararenak eta Berritzegune Nagusiarenak 17-18 ikasturterako.

 

PG 17-18

Prest_Gara 2017/2018
   1. deialdiko ikastaroa. Eskatzeko epea, maiatzaren 26ra arte:


   2. deialdiko ikastaroak (iralaren 11tik 29ra) :

Gogoratu izena ematen dela zuen "irakasle.eus" kontutik.

________________________________________________________________________

BN logoa

Berritzegune Nagusiaren ikastaroak

1.     Gorputz Hezkuntza VI.Topaketa 
Lekua:     Iurretako GLHBI
Data:   2017.ko ekainaren 28an
Ordutegia:   9etatik ordu 2etara.
Orduak:   5
Partaideak   170
Ponentea:   Carlos Velazquez Callado eta GH irakasleak eta mintegiak

2.     Programación de la Educación Física Escolar 
Lekua: Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHI 
Data: 2017.ko irailaren 11, 12 eta 13an
Ordutegia: 5+5+4 ordu arratsaldeko 4tik 9ra eta 4tik 8ra
Orduak: 20
Partaideak 30
Ponentea: Alfredo Larraz
3.     Desarrollo de una unidad didáctica emocional en E.F.
Lekua: Bilboko Berritzegune Nagusia eta Elejabarriko eskola
Data: 2017.ko urriaren 2, 3 eta 4ean
Ordutegia: Arratsaldeko 4:30etatik 8:30etara
Orduak: 20
Partaideak 25
Ponentea: Laia Mestres
4.     Mindfulness Gorputz Hezkuntzan
Lekua:  Lasarteko Berritzegunea
Data: Urriaren 11, 18, 25, azaroaren 8, 15, 22, 29, abenduaren 13a
Ordutegia: 8 asteazkenetan arratsaldeko 5etatik 7ak arte
Orduak: 20
Partaideak 25
Ponentea: Naiara Gorroño Viteri
 
5.     Pedagogía de la cooperación en E.F.
Lekua:  Basauriko Uribarri BHI
Data: Azaroaren 11 eta 12an
Ordutegia: 10tik ordu 2etara eta 4etatik 8ak arte. Igandean goizez bakarrik
Orduak: 20
Partaideak 25
Ponentea: Carlos Velazquez Callado
 
6.     Erritmo eta koreografia errazak GHn
Lekua:  Arratia BHI. Igorre
Data: 2018.ko urtarrilako 15etik martxoaren 12ak arte
Ordutegia: 8 Astelehenetan, arratsaldeko 5etatik 7ak arte
Orduak: 20
Partaideak 25
Ponentea: Joseba Cantalejo (BNko GH aholkularia) eta Ismael Pereira

7.     Dopinaren prebentzioa. "Vive sin trampas" proiektua. On-lineko ikastaroa

Datak: urtarrilaren 10etik martxoaren 14ra arte

Aurreikuspen honetan zenbait aldaketa gerta daiteke.

Ikastaro hauen izenematea:

  • Ikastaroaren informazio amaieran ere lotura izango duzue zabalik dagoenean.
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


GHko programazioaren aurkezpena 2017 Gasteizko irakasle eskola

Ekintza motor dominioen araberako GHko programazioaren aurkezpena Vitoria-Gasteizko Irakasle Eskolan eta HUHEZIn

  • 2017/03/7 |
  • BNko GH aholkularia

Itxaso Jaio, Miren Casado eta Pizti irakasleek aurkezten dute azken 10 urteetan garatutako GH programazioa didaktikoa Lehen Hezkuntzarako. Orain, hezkuntza komunitateari zabaltzeko asmoz, Pizti eta Itxaso Vitoria-Gasteizko Irakasle Eskolan eta Pizti eta Miren HUHEZIn egon dira irakasle berriengana helarazteko.

Hainbat irakalek parte hartu duen proiektu honetan, dagoeneko, LH 2. mailatik 6. mailaraino 30 unitate didaktikoak (6 unitate maila bakoitzean) prestatu dituzte ekintza motor dominien ikuspuntutik. Aurtengo Iraleko R400 ikastaroan 6 irakaslek LH 2. eta 3. mailakoak osatu dituzte eta une honetan EIMAN zuzentzen dabiltza. Beraz, laster eskuragarriak izango ditugu.

Gaur egun 3 webgune desberdinetan eskuragarri daude:

SOHAT webgunean: SCRIBD baten barruan

Berritzegune Nagusiko GH iraksleen webgunean: DRIVE baten barruan

EIMA webgunean: mailaka, ZIP baten barruan

Hemen ikusi daitekete Vitoria-Gasteizeko aurkepenaren bideoa

 

Hemen ikusi daitekete HUHEZIko aurkepenaren bideoa


Dopinaren prebentzioa

Dopinaren prebentzioa onlineko ikastaroa

  • 2017/02/7 |
  • BNko GH aholkularia

Berritzegune Nagusiak AEPSAD agentziarekin batera eskaintzen duen onlineko ikastaro honen izen ematea zabalik dago. 30rentzat baino ez dago lekurik; beraz, izena ematen duzuenaren ordenean onartuak izango zarete, beti ere, ikastetxe batean ikasturte honetan GH irakasten bazabiltzate  eta bigarren hezkuntzakoak lehenesten direlarik.
Izena emateko epea martxoaren 12ra arte zabalik egongo da.

Bigarren hezkuntzan edo batxilergoan ematen duten GH irakaslei zuzenduta

   Ekintzaren Zehaztasunak

Modalitatea: Onlineko formazioa

Helburuak:

  • "Trasmitir al profesorado los conocimientos necesarios para formar a los escolares en la cultura antidopaje y la importancia del juego limpio.
  • Formar al profesorado en los riesgos de utilizar sustancias para mejorar el rendimiento o la musculación."
  • Generar en ellos una actitud de rechazo hacia el consumo de este tipo de sustancias bien por razones de rendimiento deportivo, bien como forma de mejora de la imagen personal.
  • Dar a conocer al profesorado los factores de riesgo y vulnerabilidad que pueden acercar al alumno a conductas de dopaje.
  • Transmitir la importancia de los valores del deporte para favorecer el desarrollo integral del alumno."

Orientabide metodologikoak: Ikastaro hau 3 blokeetan banaduta dago. Bloke bakoitzean orientatzeko azalpen xumeak, ikasleen esku-hartzeak eta jarduera praktikoak egingo dira.

Ikastorduak: 20 ordu (on-lineko 16 ordu eta aurrez aurreko 4 ordu)

Egutegia:
•    Martxoaren 20tik apirilaren 7ra arte, on-line.
•    Apirilaren 27an, 15:30etatik 19:30etara aurrez aurreko saioa izango da

Lekua: Berritzegune Nagusia. Tolosa 6, (Errekalde) Bilbo (bakarrik aurrez aurreko eguna, apirilaren 27a)

Emalea: AEPSAD Agentziaren"Vive sin Trampas" proiektutik Cristina Vega Aldea eta Pedro Quesada Cabrera, psikologoak eta "Alto Rendimiento y Coaching deportivo" masterdunak.

Informazio gehiago: KLIKATU HEMEN

Arduraduna: Joseba Cantalejo eta Agencia Española de Protección de la Salud en el Deporte.

IZEN-EMATEKO LOTURA


LHko Programazio eredua

LHko 2. zikloaren Programazio Eredua

  • 2016/12/5 |
  • BNko GH aholkularia

Heldu da 2007an martxan jarri zen GHko programazio bateratu baten eredua  Lehen Hezkuntzako 2. ziklorako.
Aurreko ikasturteko R400 ikastaroan,  zortzi GH irakasleek LH2. ziklorako 18 unitate didaktiko, sei maila bakoitzean, egin eta denon eskura jarri dituzte. ESKERRIK ASKO lan horretan parte hartu duzuen guztioi!
Ikasturte honetan, 6 irakaslek dihardute R400 ikastaroan 1. zikloko unitateak egiten. Animo!

1. SARRERA
Lehen-lehenik aipatu behar da Lehen Hezkuntzan Gorputz Hezkuntzako (GH) euskarazko programazio bat ez egotea eta argitaratutako programazioak Euskal Autonomi Erkidegoko errealitatera egokitu gabe egotea izan direla arrazoi nagusiak programazio-lana egiteko. Jakina denez, publikazio mailan oso urriak dira euskaraz egindako lanak eta inolaz ere ez dute osatzen arloko etapa osoko programazio osoa. Behin eta berriro sumatu da ikastetxeetan eta Gorputz Hezkuntzako mintegietan gabezia hori.

Gainera, konpetentzia motorra oinarritzat duen programazio baten beharra nabari da, begirada nagusiena arloaren muinean (konpetentzia motorrean) jarriko duen programazioa, nahiz eta GH arloak beste konpetentzien lorpenean ere ekarpen oso onuragarriak egin.

Horretaz gain, GH arloko programazioetan teoria eta praktiken arteko kontraesanak eta koherentzia ezak antzeman dira. Nabaria da ildo pedagogiko baten beharra dagoela.

Horregatik, curriculum berria (Heziberri) indarrean jarri den unea programazio bateratu bat egiteko aukera ezin hobea bezala baloratu da, batez ere, lehenengo aldiz konpetentzia motorra oinarrizko konpetentzia bezala izendatua izan delako.

Programazio eredua irakasleen esperientzia eta ezagutzatik abiatutako proposamen bat da, irekia eta malgua. Irakasleon lanerako baliagarria izan daitekeen euskarria da, beharrezko egokitzapenak egin ondoren, eskola errealitate guztietara egokitu daitekeena.


2. GORPUTZ HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOAREN PROZESUA
Programazio eredu honek 2007. urtean izan zuen abiapuntua, aurreko curriculuma indarrean jarri zen urtean. Lasarte, Leioa eta Durangoko mintegietako irakasleak izan ziren hasiera eman ziotenak eta hainbat urteetako prozesu luze baten ondoren, 2015eko ekainean 36 unitate (6 unitate maila bakoitzeko) diseinatuta izatea lortu zen. Egindako lan luzeari hizkuntza eta ildo pedagogiko aldetik batasuna eman nahian, azken zuzenketak irakasle talde txiki batek egin ditu, eta programazio hau izan da lorturiko emaitza.

Sortze lan honetan Alfredo Larraz Urgelés-en laguntza izan dugu, baita une jakin batzuetan Euskal Herriko Unibertsitatearena ere.

3. GORPUTZ HEZKUNTZAKO CURRICULUMA
Programazioa 236/2015 Dekretuan (Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena) oinarritzen da, Heziberrin hain zuzen.

KONPETENTZIA MOTORRA: Autonomiaz, izaera kritikoz, sormenez eta adierazkortasunez lantzea norberaren, gainerako pertsonen eta ingurune fisiko eta kulturalaren jardun-eremu motorreko egoerak, eta jokabide motorra lantzen laguntzen duten jakintzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea, jarduera fisikoa eta kirola egiteko ohiturak hartu eta, bizimodu osasungarri batean oinarrituta, ongizate osoa lortzen laguntzeko. (HEZIBERRI)

– KONPETENTZIA MOTORRA: Ezagutzak, prozedurak, jarrerak eta emozioak integratzea jokabide motorrari eta azterketa kritikoari esker; eremu motorreko egoera desberdinei arrakastaz aurre egiten jakiteko eta jarduera fisikoen praktika-ohitura eskolatik kanpo eta helduaroan garatzeko. (SOHAT)

4. METODOLOGIA:
Programazioa praxiologia motorraren ikuspegitik ekintza dominioetan oinarrituta dago. Ekintzen dominioei esker Gorputz Hezkuntzaren eraikuntza curricularra
ikuspegi koherente batetik egin da. Era honetan, GHko arloari konpetentzia motorra garatzeko zehaztasuna eta funtzionatzeko logika eman zaio.
Horrela programatzeak onura nabarmenak ditu; maila bakoitzari zein etapa guztiari koherentzia eta batasun bat ematen dio, konpetentzia motorraren garapenean ikasleari egoera motor eta testuinguru ezberdinak eskaintzen zaizkio, ekintza dominioen bidez ikasleak menperatu behar dituen ekintza printzipioak zehazten dira (ikasleak barneratu behar dituen oinarrizko jakintzak), Gorputz Hezkuntzari ikuspegi zabalago bat ematen dio eduki konkretuetatik edo zehatzetatik haratago konpetentzia motorraren garapenean zentratuz eta irakasleen hausnarketa sustatzen du Curriculumatik haratago.

Ekintza dominioak
Alde batetik, Parlebasek zortzi kategoria proposatzen ditu egoera motorrak antolatzeko, bestetik, Larrazek sei kategoria proposatzen ditu. Pogramazio hau Larrazen ereduan oinarritzen da; proposamena hurbilagoa eta erabilgarriagoa irudituta horren aldeko apustua egin da.

GHn eskolan lantzen diren gorputz esperientziak sei ekintza dominioetan bildu dira:

1-Bakarkako ekintzak: ingurune egonkorrean egiten diren jarduera fisikoak, nagusiki egoera motor psikomotor edo bakarkakoz osaturikoak: gorputz eskema garatzeko jarduerak, gorputzaren kontzientzia hartzeko jarduerak, egoera fisikoa hobetzeko jarduerak, gimnasia deportiboa, igeriketako bakarkako jarduerak, atletismoa, harri-jasotzea, etab.

2-Bat baten aurkako ekintzak: ingurune egonkorrean egiten diren jarduera fisikoak, nagusiki besteekiko aurkakotasun elkarrekintza motorrez osaturikoak. Jarduera hauen helburua, zehaztutako arau batzuk erabiliz aurkaria gainditzea da: borroka jolasak, judoa, badmintona, esgrima, eskupilota 1x1, etab.

3-Elkarlaneko ekintzak: ingurune egonkorrean egiten diren jarduera fisikoak, nagusiki elkarlaneko elkarrekintza motorrez osaturikoak. Ikasleak helburu komun bat lortzeko elkarlanean aritu behar dira, proposaturiko arazo motorrari erantzuna aurkitzeko elkarren artean komunikatuz eta koordinatuz: taldeko akrobaziak, malabareak taldeka, jolas kooperatiboak, ipuin motor kooperatiboak, erronka motor kooperatiboak, etab.

4-Elkarlaneko-aurkakotasuneko ekintzak: ingurune egonkorrean egiten diren jarduera fisikoak, nagusiki elkarlan eta aurkakotasuneko elkarrekintza soziomotorrez osaturikoak. Helburua elkarlanean arituz aurkako taldea gainditzean datza: beisbola, futbola, saskibaloia, hockeya, boleibola, eskubaloia, zenbait jolas tradizional, etab.

5-Ziurgabetasun-inguruneko ekintzak: ingurune fisikora egokitzeko jarduera fisikoak dira, ingurunea bera ezegonkorra izanik ziurgabetasuna duten jarduerak dira: mendizaletasuna, mendiko bizikletan ibilaldiak, elurretako jarduerak, eskalada, orientazio-jarduerak, piraguismoa, etab.

6-Adierazpen-eta arte-ekintzak: izaera artistikoa, espresiboa edo komunikatiboa duten jarduera fisikoak dira. Ikasleek adierazpenezko erregistro ezberdinak erabiliz irudimena eta sormena garatuko dute: gorputz adierazpena, dantzak, koreografiak, jolas dramatikoak, mimika, gimnasia erritmikoa, akrosporta, etab.

Etapako maila bakoitzean ekintza dominio guztiak garatzen direla bermatu da programazioan, unitate didaktiko bakoitzean nagusiki ekintza dominio bati garrantzia emanez. Hori dela eta, Ikasleen taldekatzea nagusiki helburuen araberakoa izango da (Bakarka, binaka, talde txikietan nahiz talde handian).

5. UNITATE DIDAKTIKOEN ANTOLAKETA
Maila bakoitzean 6 unitate didaktiko garatu dira. Programazioa guztira 18 unitate didatikoz osatzen da (LH 4., 5. eta 6. mailatarako). Unitate didaktikoak aukeratzerako orduan hausnarketa egin da, ekintza dominioa lantzeko gai egokia hautatuz, eta horretarako ikasleen adinak dituen ezaugarriak kontuan hartuz. Bestalde, dominioak mailaz maila progresioan gauzatzeko jarduerak kontuan hartu dira, hainbat dominiotan jarduera berdina aukeratuz eta beste batzuetan aldatuz.

Era honetan, ekintza dominioak eduki bloke bezala erabiltzen dira eta aplikazio zuzena dute unitate didaktiko bakoitzarekin. Unitate didaktiko bakoitza dominio zehatz batean murgiltzen da.

Unitate didaktiko bakoitza dominio zehatz batean murgiltzeak badu bere esanahia. Dominio bakoitzean ikasleak hainbat arau eta printzipio eskuratzea da xedea, eraginkortasunez ekiteko dominio horretako arazo motorrak gainditzeko. Konpetentzia motorra lortzeko praktika hutsa ez da nahikoa, ezta teknika hutsak ikastea ere. Jarduerak egin bitartean eta ondoren, ikasleak azterketa kritikoa egitera bultzatu nahi dira, beraien ikaskuntza prozesuan kide aktiboak izateko eta ez soilik hartzaile pasiboak.

Unitate bakoitza 10 saioz osatu da eta saio bakoitzak 60 minutuko iraupena du.

Unitateak ikusteko klikatu koadroan.

LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA: GORPUTZ HEZKUNTZAKO
PROGRAMAZIOA

 

UDen taula

 

Dominioak


GH kooperatiboa

Kooperatzen ikasi, ikasten kooperatu Gorputz Hezkuntzan

  • 2016/10/5 |
  • BNko GH aholkularia

Berritzegune Nagusiak eskaintzen duen ikastaro honen izen ematea zabalik dago. 25rentzat baino ez dago lekurik; beraz, izena ematen duzuenaren ordenean onartuak izango zarete, beti ere, ikastetxe batean GH irakasten bazabiltzate ikasturte honetan.
Epea urriaren 28ra arte zabalik egongo da. Hortik aurrera baietatzeko edo erreserban zaudetela adierazteko posta elektroniko bat jasoko duzue. Adi! "SPAM" karpetan begiratu, badaezpadan.

Gorputz Hezkuntzari buruzko gogoeta kritiko eta etikoa egiteak gure klaseetan gauzatzen ditugun aukera metodologikoen koherentziaren gainean eztabaidatzera eramango gaitu.

Kooperaziozko jarduerek eta jokoek konpetentzia motorra garatzeko testuinguru egokia ahalbidetzen dute.

Ikastaroan jarduera didaktiko kooperatiboek eskaintzen dituzten aukeren ezagueran sakonduko da gogoetatik eta analisi kritikotik.

Helburuak:

•    Gorputz Hezkuntza etikoarekin bat egiten duten alderdien gainean hausnartzea.
•    Balioetan oinarritutako hezkuntzara bideratutako proposamen praktikoak partekatzea.
•    Jarduera eta joko kooperatiboek GHan eskaintzen dituzten posibilitateak ezagutzea.
•    Ikasketa kooperatiboa erabiltzeko aukerak aztertzea GHko testuinguru espezifikoan.
•    Arlo motorreko ahalmen desberdinak garatzeko jarduera motor kooperatiboak esperimentatzea.
•    Barne-logika desberdineko egoera motorrei aplikatzea ikaskuntza kooperatiboa. 
•    Jarduera kooperatiboak garatzean sortu litezkeen zailtasunak analizatzea.

Edukiak:

•    Jarduera kooperatiboak baliabide didaktiko gisa.
•    Ikaskuntza kooperatiboa: GHko testuinguru espezifikoari egokitzapena
•    Jarduera motor eta joko kooperatiboen esperimentazioa eta euren aukeren baliospena.
•    Metodologia kooperatiboa hurrengoei dagokienez:
      o    Banakako jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak
      o    Aurkaritza jarduerak
      o    Kooperazio jarduerak
      o    Elkarlan-aurkaritza jarduerak.
•    Praktikara eramateko zailtasunak.
•    Kooperazioa eta bere eragina garapen afektiboan: heziketa-ondorioak.
•    Kooperazioa, gia-trebetasunak eta progizartekotasuna:  esku-hartzeko aukerak
•    Kooperazio motorra balioetan oinarritutako hezkuntzaren beste aukera gisa.

Ikastaroaren amaieran eskatuko da proposamen didaktiko baten garapena ikasitakoa aplikatzeko eta gero baliabide digitalean partekatzeko.

Emalea:  Jesús Vicente Ruiz Omeñaca

Data: azaroaren 5 eta 6an

Ordutegia: 10etatik – 14etara eta 15:30etik 19:30era. Igandean goizez bakarrik

Tokia: Uribarri BHI. Basauri (Bizkaia)

Plazak: 25 GH irakasleak

Izen-emateko epea: urriaren 5etik 28ra.

IZEN-EMATEKO LOTURA