BERRIAK

BERRIAK

  Klik egin berri baten izenburuan informazio osoa ikusteko 

18/19 ikasturteko GH formazioak

18/19 ikasturteko GH formazioak

  • 2018/06/02 |
  • BNko GH aholkularia

Hemen dituzu GHrekin erlazionatutako  ikastaroen eskaintza, Prest_Garak eta Berritzegune Nagusiak antolatuta 18/19 ikasturterako.

 

PG 18/19

Prest_Gara 2018/19
   1. deialdiko ikastaroa. Eskatzeko epea, ekainaren 15ra arte:


   2. deialdiko ikastaroak (iralaren 10tik 28ra) :

Gogoratu izena ematen dela zuen "irakasle.eus" kontutik.

________________________________________________________________________

BN logoa

Berritzegune Nagusiaren ikastaroak

1.     Gorputz Hezkuntzako irakasleen VII.Topaketa 
Lekua:    Iurretako GLHBI
Data:   2018.ko ekainaren 27an
Ordutegia:   9etatik ordu 2etara.
Orduak:   5
Partaideak   180
Ponentea:   David Hortigüela eta GH irakasleak eta mintegiak

***AMAITUTA***.  Memoria

2.     Expresión corporal y danzas colectivas en E.F.
Lekua: Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHI 
Data: 2018.ko irailaren 11, 12 eta 13an (asteartetik ostegunera)
Ordutegia: arratsaldeko 3:30tatik 8:30tara
Orduak: 20
Partaideak 25
Ponentea: Alfredo Larraz eta Inmaculada Tena

***AMAITUTA***

3.     Desarrollo de una unidad didáctica emocional en E.F.
Lekua: Donostiako Usandizaga BHI
Data: 2018.ko urriaren 15, 16 eta 17ean
Ordutegia: Arratsaldeko 4:45etatik 8:45etara
Orduak: 20
Partaideak 25. Lehentasuna bigarren Hezkuntzako irakasleek izango dute
Ponentea: Laia Mestres

*** ATZERATUTA***

4.     Yoga, acroyoga y atención plena en la E.F.
Lekua:  Zehazteko
Data: Azaroaren 17 eta 18a
Ordutegia: lanrunbatean goiz eta arratsaldez, eta igadea goizez
Orduak: 20
Partaideak 25
Ponentea: Almudena Esteban Martí

***AMAITUTA***

5.     Erritmo eta koreografia errazak GHn
Lekua:  Gasteizko Toki Eder ikastola
Data: martxoaren 5, 12, 19, 26 eta apirilaren 2 eta 9a
Ordutegia: 6 astearte, arratsaldeko 6etatik 8:30ak arte
Orduak: 20
Partaideak 25
Ponentea: Joseba Cantalejo (BNko GH aholkularia)
 
   
   
   
   
   
   

Aurreikuspen honetan suertatzen diren aldaketak eguneratuko ditugu.

Ikastaro hauen izenematea:

  • Zabalik dagoenean Ikastaroaren informazioari buruzko eta izenematera joateko loturak zabalduko dira.
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Mugiment

MUGIMENT. Jarduera Fisikoa Sustatzeko Egitasmoa

  • 2018/02/19 |
  • BNko GH aholkularia

Euskal gizarte aktiboa lortzeko egitasmoa. Jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko ekimenak bateratzen ditu, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna emanez.

Jarduera fisikoa puri-purian dagoela ezin ukatu, ezta jarduera fisikoa eta kirola onuragarriak direla arlo fisikoan, mentalean eta emozionalean ere. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) berak 2010ean gomendio batzuk eman zituen jarduera fisikoaren gainean. Haatik, gomendio horiek ez ditugu askotan betetzen.

Esaterako, hona 5-17 urte bitarteko gazteentzat OMEk jarduera fisikoa, egunero eta gutxienez, 60 minutuz egitea aholkatzen du, intentsitate bizian edo moderatuan. Dena dela, 60 minututik gorako aktibitateak onura handiagoa ekarriko diola osasunari aipatzen du, baita, gutxienez, astean 3 aldiz hezur eta giharrak indartzeko jarduera biziak ere.

Alabaina jarduera fisikoak merezi duen tokia hartzen ari da. Ildo horri eutsi dio Mugiment egitasmoak. Bere xedea euskal gizarte aktiboa lortzea, jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko ekimenak bateratzen dituena; hots, egitasmoak pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna ematen die.

C:\Users\gmutuberria\Downloads\MGir1Txirrrindua.png


EGITASMOA EGITURATZEKO ARDATZA, MUGIMENT SAREAK

Mugiment sareetan egituratuta dago, hots, Mugiment sareak arlo arteko lantaldeak dira, helburuen artean jarduera fisikoa sustatzea dutenak. Sare hauek tokian-tokikoak dira eta Mugiment partaiderik izan behar dute sarea osatzen duten eragileen artean.

Sareak, jarduera guztiak antolatzeko oinarria izan daitezke. Komunitatearekin zuzenean harremanetan dauden gizartearen arlo ezberdinetako pertsonek ikuspegi aberatsago eta integralagoa eman diezagukete pertsona inaktiboen errealitate eta beharren inguruan.


ORIENTAZIO ZERBITZUAK

Mugiment egitasmoaren barruan Orientazio zerbitzuak ere badaude. Zerbitzu horiek pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzuak dira. Bertara gerturatu daitezke jarduera fisikoa egiteko behar duten aholkularitza, orientabidea eta laguntza jasotzera, beti ere, jarduera fisikoan aditua den pertsona baten eskutik, erregularki egiteko ohitura hartu arte.

ORAIN ARTEKO ESPERIENTZIAK

Orain arteko esperientziak nahiko aberasgarriak izan dira eta udalerri askotan jada hasi gara. Hezkuntza arloan Lourdesko Ama ikastetxeak, esaterako, apustu ikaragarria egin du Joera hau aldatzeko asmoz 2015etik Lehen hezkuntzan (LH) bikoiztu egin da Gorputz Hezkuntzako ordu kopurua eta Bigarren Hezkuntzan (DBH) ordu bat astean gehitu da.

Mugiment egitasmoan uste dugu gorputz hezkuntzako irakasleen papera oso garrantzitsua dela joera hau aldatzeko eta, bide batez, norabide horretan ekintzak egitera gonbidatu nahi ditugu hezkuntza arloan dauden pertsonak.


Non dago gorputza eskolan?

Non dago gorputza eskolan?

  • 2018ko urtarrila |
  • Mikel Garcia Idiakez. Argia aldizkariko Larrun 227

Ez gara bakarrik buru, gorputza ere bagara, baina burmuina lantzeari eskaintzen zaio ahalegin gehien eskolan. Zein presentzia eta zein leku du gorputzak hezkuntzan? Nola landu berau? Nola eragiten du ikasleen gorputzetan ikastetxeetako espazioen antolaketak? Zein modutan bizi dituzte ikasleek gorputzeko aldaketak? Irakasleek aintzat hartzen al dute eurak ere gorputz direla, gorputz batetik ari direla?... Garatzen ari diren gorputz anitzez eta biziez betetako ikasgelak ditugula sinetsita, galdera ugari planteatu dizkiegu gure lau mahaikideei: Eider Salegi Haur Hezkuntzan diplomatua da eta irakasle izango direnen prestatzailea Mondragon Unibertsitatean, Luis Larrañaga Gorputz Hezkuntzako irakaslea da, eta Amaia Navascues eta Maider Urrutia berriz, Gorputzaldiak egitasmoko kideak dira. Adibide praktiko bat ere jaso dugu bukaeran: nola hartu kontuan gorputza ikasgai batean, Musikan adibidez.

Irakurri artikulu osoa PDF formatuan



GH VI. Topaketa Memoria

GH VI. Topaketaren Memoria

  • 2017/09/28 |
  • BNko GH aholkularia

 

GH VI. Topaketaren edukiak laburbilduta, bideoak, aurkezpenak eta beste material batzuekin

Egitaraua:

  • “Kooperazioaren ikuspegia Gorputz Hezkuntzan”. Carlos
    Velázquez Callado
  • LH 1. ziklo programazioa (12 UD). R400 ikastaroko 6 partaideak
  • Orientazioa Landako eskolan. Gorka Sanz (Durangoko GH mintegia)
  • Zipiriñeko jolastokiaren berdintasunerako
    antolamendu plana (Sopela). Urtzi Oleaga eta Gaizka Urkiaga (Leioako GH mintegia)
  • “Gorputz Hezkuntzaren atzokoa, gaurkoa eta
    biharkoa”. Xabier Mendoza

"Kooperazioaren ikuspegia Gorputz Hezkuntzan". Carlos Velázquez Callado

Carlos Velazquezek GH klaseetako kooperazioaren lana aurkeztu du, ideia bikoitzarekin: kooperatzen ikasten dugu eta kooperatzen dugu ikasteko. Horretarako kooperazioaren logika ulertzeko jarduerekin hasten da; gero, jolas kooperatiboen bitartez aurreratzen da, amaieran, ikasketa kooperatiboaren egituretara iristeko.


Infografia coopedagogia GHn

 

Carlos Velazquez: El enfoque de la cooperación en Educación Física 2:27:00

 

Erabili duen aurkezpena

 

LH 1. ziklo programazioa (12 UD). R400 ikastaroko 6 partaideak

Itxaso Jaiok, Gaizka Agirrek, Iñaki Ruizek eta beste 3 irakaslek  IRALEko R400 ikastaroan jorratu dituzten LHko 2. eta 3. mailako 12 unitate didaktikoen aurkezpena egin dute, azken urteetan garatutako ekintza motor dominioen araberako LH programazio eredua osatzeko.


LH 1. ziklo programazioa (12 UD). R400 ikastaroko 6 partaideak 33: 09

 

Erabili duten aurkezpena

 

Orientazioa Landako eskolan. Gorka Sanz (Durangoko GH mintegia)

Gorka Sanz-ek Landako eskolan jorratu duen orientazioari buruzko esperientzia azaldu du, Durangoko GH mintegian Iñigo Ramos-ek eman zuen formazioa praktikara eramanez.

Orientazioa Landako Eskolan. Gorka Sanz  17:25


Erabili duen aurkezpena

 

Zipiriñeko jolastokiaren berdintasunerako antolamendu plana (Sopela). Urtzi Oleaga eta Gaizka Urkiaga (Leioako GH mintegia)

Urtzi Oleagak eta Gaizka Urkiagak Sopelako Zipiriñe eskolan azken hiru urteetan martxan jarri duten jolastokiaren berdintasunerako plana aurkeztu dute baita horren inguruan izandako prozesua eta klabeak.

Zipiriñeko jolastokiaren berdintasunerako antolamendu plana. Urtzi Oleaga eta Gaizka Urkiaga 33:55


1. PROIEKTUAREN AZALPENA: (URTZI)

  • NOIZTIK HASI.
  • ZELAN SORTU ZEN.
  • KLAUSTROAREN ONARPENA, IRAKASLEEN PARTEHARTZEA....
  • UDALETXEAREKIN PARTEKATU, DIRULAGUNTZA…


2. ANTOLAKUNTZA: (GAIZKA) POWERPOINT BIDEZ HURRENGO ATALAK AZALDU.

  • KURTSO HASIERAKO ANTOLAKETA UMERIK GABE: MATERIALA BERRIKUSI ETA BERRIZTATU (KURTSO HASIERAN ETA ERDIAN), IRAKASLEEN PATIOKO TXANDAK.
  • BOLONDRESAK ESKATU, ZERRENDAK EGIN, ARAUEN-ZERRENDA BELTZA PAPERAK BANATU ETA KURTSOKO TXOKO ETA TXANDEN ANTOLAKETA PAPERAK...
  • GORDETZEKO TOKIA, KUTXETAKO ANTOLAKETA, ZEIN JOLAS KUTXABAKOITZEAN…
  • ATERATZEKO MODUA, BERE LEKUETAN KOKATZEA, SARTZEKO MODUA AZALDU.
  • TXOKOAK ERAKUTSI (ESPAZIOEN ARGAZKIAK).

Antolamendu plana PDFan


Antolamendu aurkezpena


Antolamendu aurkezpena 2


"Gorputz Hezkuntzaren atzokoa, gaurkoa eta biharkoa". Xabier Mendoza

Xabier Mendozak (@kirolXabi) Gorputz Hezkuntzaren atzokoa, gaurkoa eta biharkoaz hitz egin du. Honelako galderei buruzko hausnarketa eta proposamenak planteatu ditu:

  • Nolakoa izango da Gorputz Hezkuntza XXI. mendean?

  • Nolako erronkak eta premiak izango ditu etorkizunean?

  • Zer nolako ekarpena egiten dio Gorputz Hezkuntzak heziketari?
  • Zer nolako eragina izan du azken mendeko heziketak gaur egungo heziketarengan?

Gorputz Hezkuntzaren atzokoa, gaurkoa eta biharkoa. Xabier Mendoza 42:03

 

 


La programación de la Educación Física en Primaria basada en los dominios de acción motriz

"La programación de la Educación Física escolar" (ekintza motor dominioen arabera)

  • 2017/06/22 |
  • BNko GH aholkularia

Berritzegune Nagusiak berriro eskaintzen duen ikastaro honen izen ematea zabalik dago

Helburua:
•    GH irakasleekin zenbait baliabide eta esperientziak partekatu ekintza motor domeinuen ikuspuntutik arloaren programazio didaktiko bat garatzeko
•    Irakasgaiaren programazioak bere alderdi erabakigarri batzuei buruzko gogoeta eskatzen du aurrez: proposamen kurrikularrean dagoen GH kontzeptua,  oinarrizko konpetentziei irakasgaiaren ekarpena, arloaren funtsezko edukiak, nola kokatu eta erabili kultura motorra, zein ikaskuntza-eredutan oinarritzen den, proposamen metodologikoak,  testuinguruaren analisia …
•    Ekintza motor domeinuek egoera motor homogeneoak biltzen dituztenez, tresna egokiak izango dira egoera motor guztiak antolatzeko eta haien bitartez programazioak egiteko eskolako GHan.

Edukiak:
•    Kultura motor eta eskolako  Gorputz Hezkuntza
•    Oinarrizko ikasketak
•    Kirol-, arte- eta espresio- jarduerak  fisiko guztien sailkapena domeinu desberdinetan.
•    GHren programazioa ekintza motor domeinuetan oinarrituta.
•    GH ikaskuntza ereduak eta hauen ondorioak ikasteko egoerak diseinatzean eta praktikara eramatean.
•    Unitate didaktikoa eta ikasteko egoera. Adibideak.
•    Lehen mailako klaseetan burututako kirol-jarduera fisiko eta artistiko desberdineko esperientzia adierazkorrak: atletismoa, gorputzaren adierazpena, borroka, badmintona, baloiarekin, kiroletako joko tradizionalekin, gorputzaren adierazpenarekin, dantza kolektiboekin, iraupen-eskiarekin kirol kolektiboetan, gimnastikan, orientazioan, hastea iraupen luzeko lasterketa...
•    Materialak eta dokumentazio ekarpena.

Ikastaroaren ekintzak:
•    Zuzeneko saioak  gelan izango dira baliabide desberdinen laguntzaz edukiak garatzeko (dokumentuak, proiekzioak, argazkiak eta bideoak).
•   
GHn taldeko dantzen metodologiari buruzko ordu bat eta erdiko saio praktiko bat gimnasioan.

     Amaierako lana: zentro baten programazio txiki bat ekintza motor  dominioetan oinarrituta, gero GH irakasleen webguneko baliabide digitaletan partekatzeko .

Data: 2017.eko irailaren 11, 12 eta 13an
Ordutegia: arratsaldeko 16:00etik  21:00era
Izena emateko epea: uztailaren 9ra arte
Lehentasuna:  30 plaza Derrigorrezko Hezkuntzan aritzen diren GH irakasleak.

Izena emateko: http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1770BGNC42

Tokia: Fray Juan de Zumarraga-Durango BHI